Albisteak

 
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 23ko ohiko batzarrean, hauxe erabaki zuen: COVID-19ren bilakaeraren ondoriozko egoerak arintze aldera, Zaldibarko udalerrian erroldatutako txikizkako merkataritza, ostalaritzara, jatetxeetara, zerbitzu-jardueretara eta autonomoetara bideratutako diru-laguntzak emateko oinarriak onartzea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 6tik 20ra arte.

Ikusi dokumentuak diru-laguntzen atalean.