Albisteak

 

Pasa den igandean, ekainak 21, 22:00etan hasi ziren Interbiakek egingo dituen "Pantaila akustikoak AP-8 autobidean, 80+300 or., bi (Zaldibar)" eraikitzeko lanak.

Obra horietan, AP-8 autobidearen eskuinaldean, Zaldibarko hirigunearen parean, Bilborako noranzkoan, pantaila akustiko bat jarriko da, trafikoaren soinu-eraginak murrizteko. Obrak 4 hilabetez luzatuko direla kalkulatzen da. Bitartean 79+700 eta 80+600 kilometro-puntuen arteko zatian, eta zirkulazioa errei batera mugatuko da.

Obra gauzatzeko behin-behineko seinaleztapen horizontala eta bertikala instalatzeko trafikoari eragitea.

AP-8 autobideko 79+700 eta 80+600 kilometro-puntuen artean, Bilborako norabidean:

  • 2020-06-21, igandea, 2020-06-22, astelehena: AP-8 autobidearen errei batetik (aldagarria) Bilborako noranzkoan gauez zirkulatzea, 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara.
  • 2020-06-22ko asteleheneko 06:00etatik aurrera: AP-8 autobideko Bilborako eskuineko erreia lau hilabetez ixtea, pantaila instalatzeko.